Gaur Hulk-en minimundo bat aurkitu dugu. Bertan, besteak beste, "potajeoan" aritzeko tresneria eta elementuak zeuden. Slime nahazkagarri-zoragarria egiteko osagaiak daudenez, berehala arituko gara. Bagoaz!
Gure makinista osagaiak tentu handiz gehitzen eta nahazten joan da:kola, ura, garbikaria, pintura fluoreszentea... besteok tutik esan gabe eta begirik kendu gabe prozedura jarraitzen dugu. Zer gertatuko ote da? Hulk-i bezala, erradiazioak eraldatuko gaitu? Gure kimikaria kontzentraturik dago...
Ez du inporta. Hirugarren egunean Hulk-en mahaian beste liskadun ore berde eta moreak aurkitu ditugu: gelatina dastatzeko eta jolasteko!!
Taldeka, lehelengo, dastatu ditugu. Mmmmm....
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina