2022(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

Zorionak Paule, Vega eta Inar!!!

 Maiatzean urtebetetze asko izan ditugu lagunen artean! 

Gure gelan Paule, Vega eta Inarren urtebetetzeak ospatu ditugu! 

Zorionak lagunak!





Gogoratu urtebetetze guztien argazkiak hemen dituzuela:




4 urtekoak Tximi Parkean!

 Kaixo!!!

Pasadan astean Santutxuko Berrio Tximi Parken egon ginen! Hori bai plan bikaina!








Idoiaren gelako argazkiak, hemen: https://photos.app.goo.gl/DQu6XU3f4dqoto3b8

Begoren gelako argazkiak, hemen: https://photos.app.goo.gl/atWiLiX2b6Zo8ECN7







2022(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

Areitz Soroa!

 Kaixo!


Aurreko astean Areitz Soroa Baserri eskolan egon ginen. Gogo itzelak genituen horrelako txangoa egiteko! Aspaldi!




Bertan okinak bihurtu ginen! Eta ikasi genuen nola egiten den ogia!





Bai dibertigarria!



Arrabolarekin jo ta ke!



Eta ogia labean sartu genuen!


Animaliei janaria eman genien! 
Eta Zeles txerriari asko gustatzen zaio patata tortila!


Untxiak zintzo-zintzo ibili zinen gure laztanekin...



..eta baita oiloak ere!

Indioilarra bai handia!


Ardiek oso gustora jan zuten ogia! Ummmm zein goxoa...








Eta bukatzeko ikasi genuen sagar zukua egiten!
Hasteko, sagarra txikitu behar izan genuen...



Eta gero dolarean zukua atera genion sagarrari!


Bai zuku gozoa!


Txotx!

Argazki guztiak hemen:

2022(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea

Badatoz Piratak 4 urteko geletara!

 Kaixo!

Martxoan eta apirilean "Badatoz Piratak" ipuina lantzen egon ginen ikastolan. 

Begira zenbat jarduera egin genituen!


Antzerki ederra egin genuen!

Gu bai artistak!


Txapeldunak!

Sekuentzia logikoak landu genituen...

eta zenbaketa ere bai.


Minimundu txikia prestatu genuen gelan jolasteko!



Eta minimundu handia baita ere!


Zelako itsasontzi polita!



Eta hemen gure antzerkiak!


Argazki guztiak hemen: