2021(e)ko urriaren 27(a), asteazkena

AZKEN FUNTZIOA!!

Gure zirkuaren azken funtzioa izan da gaur. Hemen duzue gure artisten emanaldia. Ikusi BIDEOA esteka honetan 👇:




 Hemen gure artisten emanaldietako argazki batzuk:

Eira eta Lander domatzaileak eta Mikele tigrea

June eta Erik domatzaileak eta Itxaso tigrea

Eira, Mikele, Nora eta Laia G. pailazotxo barregarriak

Omar, Izei, Oier, Ixone eta Asier xelebreak



Erik, Kai eta Mikele magoak

Pailazokeriak gustoko ditugu, ei Izei?

Lukenek megafonotik jendea animatzen du zirkora etortzeko



Hori da sasoia Beñat, Luken eta Nora



Orekari hauek ez dute soka gainetik ibiltzeko beldurrik gero!


Iker eta Asier ere mago ezin hobeak dira

"Ez galdu azken funtzioa" dio Landerrek


Itxasori gehiago gustatzen zaio domatzailea izatea, tigrea izatea baino

Baina zein ondo aurkezten ditu artistak gure Iratik!


Kontuz jausi barik, Laia eta Beñat, azpian ez dago sarerik!


Zaila da soka gainetik ibiltzea, malabareak egiten diren artean, baina ondo egin duzu, Ane!

Zanko gainean ibiltzeko ere, trebea izan behar da, Ivanna bezala





Oier, Mikele, Itxaso eta Luken, badirudi munduko jenderik indartsuena direla. Hurrengo belaunaldiko harrijasotzaile mundialak!
Ixone, Iker, Irati eta Laia M. malabarista itzelak dira...

...baina Mikele, Iker, Irati eta Beñat ere, ez dira makalak!


Gure aurkezleak Enara eta Irati...

...eta gure animatzailea Omar




 











Azken funtzioa bukatu da baina primeran pasatu dugu!!


Argazki guztiak hemen: