2022(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

Aratusteak 4urtekoen gelan (HH4B)

 Hasi gara motorrak berotzen etxetik ekarritako osagai eta mozorroekin. Guri DENA elkartu zaigu aste honetan, lehendik geneuzkan mozorroak (superheroien proiektukoak hain zuzen ere) eta ekarri ditugun peluka, txano, betaurreko...eta abar. Guzti hoiek elkartuz, momentu xelebreak izan ditugu.












Aurpegiak margotzea gustatzen zaigunez (gehienoi) horretan aritu dira andereño Idoia eta Teacher Sara. Nola ez, gehienok superheroiz margotzea nahi izan dugu, batez ere "armiarmatxo jausilari" batzuk izan dira nagusi.




Gose gara jada eta gaurko hamaiketakoa berezia da: ogia txokolatearekin, ummm!












...eta bukatzeko....dantza egitera!!

Argazki guztiak esteka honetan: 

HH4urteB Inauteriak




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina