2021(e)ko abenduaren 27(a), astelehena

TXORIMALOA 4urte B

 Baratzean egon gara ilarrak eta babak landatzen (dastatu eta gero)eta konturatu gara txoriek haziak jango dituztela...


Gelatik ikusten dugu txorimaloa nahiko zahartuta dagoela. Agian berri bat egin beharko genduke...

 ...ba segituan jarriko gara proiektu horrekin lanean.










Hainbat arropa eta gehigarri ekarri ditugu gure txorimaloa egiteko eta gelan mozorratzeko


Bakoitzak bere txorimaloa marraztu du. Baratzekoa egin aurretik, adostu beharko dugu nolakoa izango den...
...txorimaloaren ipuina antzeztea ere ideia ona iruditu zaigu. Eszenatokia margotzen hasi gara...
...eta komuneko paperaren tutuekin eskulan bat egingo dugu
Zirkoan erabilitako materiala berrerabiliko dugu. Hau buru polita izan daiteke...
Ipuinaren "minimundoa"ere prest dago jolasteko eta antzezteko
...eta proiektu honen inguruan hainbat gauza ikasi dugu: zenbakiak, letrak, kontzeptuak...



...eskulanak...

Guztion artean prestatzen joan gara eta antzerkia entsaiatzen ere. Barre pilo egin dugu...

Hona hemen gure txorimalo dotorea!!
Argazki gehiago hemen:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina