2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

BISITARI ASKO: BATZUK ILETSUAK ETA BESTE BATZUK LUMADUNAK

Animaliei buruzko proiektuarekin hasi garenetik bisitari bereziak izan ditugu. 
Lehenengo egunean Maitane, Iraiaren ama, etorri zen hainbat gauza kontatzera, berak albaitari klinika batetan lan egiten bait du, eta gainera materiale pilo bat ekarri zigun gure klinika hornitzeko.





Izortze ere bere amarekin etorri zen txitatxo jaioberriak eta  oiloa erakustera.









Unax Ferrerok bere kuia aurkeztu zigun. Oso maitagarria zen!
















Aitorren izeko Aurorik animali abandonatuak zaindu eta adopziorako familiak bilatzen ditu. Oraingotan, etxean zituen bi katukume ekarri zizkigun. 










 Maitanek esan digu inkubadoran dituen arrautzak apurtzen hasi direla... Hau da zirrara daukaguna!!

  Aita oilarra

 Ama oiloak






Jaiotzen ari dira txitatxoak. Laster izango ditugu ikastolan.




Iritsi da itxaroten genuen eguna. Hemen daude txitak.












Izenak aukeratu ditugu guztion artean. Ez da erraza izan!


Andereñoak ere liluratuta gaude. 


Iraiak untxi bat dauka etxean ere, Ponpon deitzen da eta brokolia izugarri gustatzen zaio.







Beste bisitari ospetsu batzuk ere etorri dira ikastolara, AMAROK elkartekoak. David, Maddiren aitak, elkarte horretan lan egiten du eta lagun batzuekin etorri da. Hauek txakurrekin egiten dute lan eta exhibizio polita eskeini digute. Oso gustora parte hartu dugu haur hezkuntzako ume guztiok.









Eskerrik asko David eta Amarok elkartea!

Laia Loidiren amatxok ere sorpresa ekarri digu: Kanuto indioilarra. Luma politak ditu, beltzak dira baina eguzkitan koloretako distirak ikusten dira. 







Gaur beste laguntxo bat etorriko da bisitan ere: Anastasia untxia. Idoiaren etxean bizi da eta gure gelan erosoago sentitzeko kaiola bat prestatu diogu.


Gela bietako makinistek kaiola prestatzen dute




Laiak untxien gustoko gauzatxo batzuk ekarri dizkio: errefautxo bat, espinakak, mahats-pasak , abena aleak eta azenario zati bat. Eskerrik asko!



Bideoa ikusteko klikatu hemen:

https://www.youtube.com/watch?v=1N75HUhUlUw


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina