2016(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

TXORIMALOA EGITEN


Zozoak eta torratxoriak primeran dabiltza gure baratzean baina gure haziak jaten dituzte eta barazkiak mokoka dabiltza egun guztia. Ez ditugu beldurtu nahi, baina ez badira hurbiltzen... hobeto. Horretarako hoberena txorimalo bat egitea izango da. Goazen ba lanera!!!

Baina lehenengo jakin behar dugu nolakoak diren txorimaloak eta zerez eginak dauden. Ea zer ikasten dugun.


























Lehenengo eskulanak egiten animatu gara...









...eta beste lan batzuk ere...










Oso motibaturik gaudenez, marrazki libreetan ere askotan agertzen da txorimaloa.


Hainbat lan egin dugu honen inguruan eta orain badakigu zer behar dugun benetazko txorimaloa egiteko.












Lehenengo pausua poltsa handi bat lastoz betetzea da.



Poltsatik erratza sartuko dugu eta makila bat lotuko diogu sokekin besoak egiteko. Badoa itxura hartzen...






Orain jantzi. Baina.........non daude beste arropak???




 Ai ama!! Batzuei bai gustatzen zaiela mozorratzea!!



Badugu txorimaloa baina.... MUGITZEN DA, BIZIRIK DAGO!!

Hori ez da benetazko txorimalo bat, gure andereƱoak txantxazaleak dira!!









Badago, zoragarri geratu zaigu soineko horrekin, ezta??.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina