2021(e)ko urriaren 20(a), asteazkena

4 urteko gela: ILARGIA

 Kaixo!


Hemen gaude ikasturte honetako lehenengo proiektua erakusteko! 

Benetan asko ikasi eta primeran pasa dugula!

Ilargiak egin genituen burbuilen plastikoa estanpatuz

Bai polita!

Eta gure gela osoa izarrekin apaindu genuen!

Idazkera landu genuen apur bat ere: A hizkia!


Lagunak berehala animatu ziren gauzak ekartzen etxetik! Begira begira!
Iraik ilargi bat ekarri zuen!

Jarek hainbat gauza ekarri zituen. Begira pegatinak eta ipuina!

Paulek ere ipuin bat erakutsi zigun

Aupa Itsaso! Hori bai ipuin txulia!

Eta Jonek ere marrazkiak egiteko plantila batzuk ekarri zituen!

Aner, zelako espaziontzia!

Ilargi harea egitea erabaki genuen!

Hori bai pringea! Irina eta olioarekin!
Baina zein dibertigarria!

Eta ilargi harearekin minimundo ederra prestatu genuen gelan!

Bai ongi!

Zenbakiak eta kantitateak lantzeko hainbat jarduera

Alaiak beste minimundo bat ekarri zigun! Ederra!

Psikomotrizitate fina lantzeko plastilina jolasak egin genituen baita ere

Eta andereñoen errotuladoreekin fitxa batzuk egin genituen!

Hau bai unibertso handia!

Eta bakoitzak ilargi bat moztu zuen faseen artelana egiteko!

Eta ziztatu!

Eta itsatsi!

Eta apaindu!
Zoragarri geratu da!

Guauuu! zelako meteoritoak!

Eta zenbat eguzki!

Noski! Gure unibertso zoroa apaintzeko!

Eta plastilinarekin, bakoitzak egin zuen baita ere bere gustuko unibertsoa!

Zelako artistak ditugun gelan!


Argazki guztiak ikusi nahi badituzue, esteka hemen:













 




Zirkoaren "minimundoa"

 Aktibitate sentsorial erakargarri bat egin dugu gaur: ZIRKOKO MINIMUNDORAKO AREA prestatu. Bi osagai baino ez ditugu behar: ekilore olioa eta irina



Badakigu zenbatzen eta primeran prestatu dugu orea, 8 basokada irin eta 1 olioa




Sentsazio atsegina da eskuen artean edukitzea...




...usaindu dugu....




... eta ia ia dastatu ere!!




 Mikelek dio erroskilak egitea bezala dela. Agian hurrengoan animatzen gara...


Hurrengo egunerako gure minimundoa prest zegoen. Bai polita be!!








Argazki guztiak hemen


2021(e)ko urriaren 19(a), asteartea

Zirkoa ornitzen jarraitzen dugu!

 Bagoaz gure zirkoa ornitzen. Gure neska- mutilek denetik ekarri dute: 



Domatzaileek lana izango dute pizti hauek baretzen
Malabareak egiteko pilotak ekarri ditu Mikelek


Izeik zirkoari buruzko ipuin bat ekarri du


Alaaaa, Mikelek animalien karetak ekarri dizkigu eta zirkoari buruzko pegatinak ere bai. Bururatuko zaigu eskulanaren bat pegatina hoiek erabiltzeko
Anek ekarri dituen txaleko hauek oso apraposak dira zirkorako

Kaik ekarri dituen osagarri hauekin, pailazoak dotore egongo dira