2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena

SUKALDARIAK GARA!!

MUSKIZ CULINARY CENTER BIHURTU DA GURE IKASTOLA

Entsaladak izan duen arrakasta ikusita, umeen proposamenak entzun eta gero erabaki dugu sukaldaritzan aritzea. Horretarako hainbat ideia sortu dira geletan eta pentsatu dugu errezeta batzuk gelan bertan egitea. Goazen ba!

Lehengo, errezeta erraz batekin hasiko gara:


JOGURTA

















Orain jogurteran sartu eta itxaron behar dugu bihar arte.




Batzuk azukre pixkatxu batekin eta beste batzuk marmeladarekin....... uuuuummmmmm!!!





















Hurrengo errezeta:
MARRUBIZKO OPILTXOAK

Errezeta hau oso apraposa da gosaltzeko edo meriendatzeko. Philadelphia gazta erabiltzen da errezeta originalarekin eta marrubizko mermeladarekin aurpegitxoak egin daitezke. Guk gazta, esnerik gabeko margarinaz ordezkatu dugu eta oso gozoa atera da.









































 Uuuummmmm... arto usaina... palomitak ote dira?








Hurrengo erronka:


TXOKOLATEZKO TRUFAK

Irrikitan gaude errezeta honekin hasteko, txokolatezkoa den guztia asko gustatzen zaigulako. Bagoaz hastera!

"Loreñano-ren" gelan errezeta bat erabili dugu eta "Idojana-ren" gelan beste bat, baina guztiak egon dira oso ederrak.





















Idoiaren gelan ere trufak egin ditugu baina osagai ezberdinekin eginak. Batean gurina eta esne kondentsatua erabili dugu eta bestean margarina. 




































Bihar dastatuko ditugu trufak, bitartean hatzamarrekin konformatu beharko.




Orain...... JATERAAAA!!!!

FRUTA ENTSALADA

Gaur ostirala denez, umeek ekarritako frutarekin mazedonia bat egitea pentsatu dugu. Horretarako gure errezetariotik Anerrek, Nahiak eta Carmenek ekarritako errezeta hau aukeratu dugu:



  



Madaria txikitu...



... gero sagarra...



...ondoren banana...


... eta azkenik marrubiak.


Orain dena nahastu behar dugu.




Laranja zukua bota eta......








.... JATERAAAA!!

Lorearen gelan beste fruta batzuk erabili dituzte eta gustora jan dute, ere




Mmmmmm...... gereziak.....






eta melokotoia.....




On egin kuadrilla!!!

Gaur Garazik errezeta fresko eta gozoa ekarri digu. Bagoaz lanera!

LIMOIZKO MOUSSE-a




Zelako kili- kiliak egiten dituen exprimidoreak! Limoi zukua badago eginda. 
Jarraituko dugu. 


 Jogurtak ere prest daude ontzian....





...esne kondentsatua gehitu...


... eta ondo irabiatu!!



Gaur beste errezeta erraz eta gozo batekin arituko gara:

FRUTA BATIDOA


Beñaten errezeta ikusi eta gero, umeek erabaki zuten osagaiak ekartzea. Oso ondo antolatu zuten dena eta arbelean idatzi genuen bakoitzak ekarri nahi zuena. Oharra idatzi eta hurrengo egunean gehienek ekarri zuten eskatutakoa. Batzuk, gainera, kontutan izan zituzten gelan egon daitezken elikadura arazoak, oso ongi gurasook!!











Lehenengo fruta garbitu eta txikitu





Esnea gehitu...







... eta ondo irabiatu Eiderrek ekarritako irabiagailuarekin. Hamar arte zenbatu behar dugu bakoitzak.



















Zuuuuurrust!!

Gaurko lana:

KOLORETAKO ARRAUTZAK

Gaur errezeta polit bat egingo dugu. Bukatutakoan gozoki itxura izango duten arren, entsaladarako edo sarrera modura primeran geratzen dira arrautz egosiak maionesarekin.  




Lehenengo pausua arrautza egosiak zuritu.



Ondoren ura tintatuko dugu, 




eta arrautzak uretan sartuko ditugu pare bat ordu.





Kolore ezberdinak prestatu ditugu bakoitzak bere gustokoa aukeratu dezan.


Primarioak badaude prest. Gero hiru hauen konbinazio ezberdinez aterako ditugu gainontzeko koloreak. Eztabaida polita sortu da nahasketak egin aurretik hipotesiak bota dituztenean.



Horia eta urdina nahastu ditugunean berdea agertu da.





Oilo arrautzak erabili ditugu eta galeperrenak ere bai.


Orain maionesa tintatuko dugu.




Badaukagu dena prest. Orain bazkaltzera goaz eta arratsaldean jango ditugu arrautzak meriendatzeko.




Loreak, tximeletak, marigorringoak.... denetarik egin dugu.






Gaur armiarma berezi batzuk egingo ditugu, goxo- goxoak:

ARMIARMA

Badakigu guztiok  nola jaten diren gailetatxo beltz eta goxo hauek. Iragarkian bezala: zabaldu eta..... EZ! ez jan barruko krema, barriro itsatsi behar ditugu alde biak eta!





Lehendabizi, armiarmaren hankatxoak jarri behar ditugu. Sei guztira, ea nola banatzen ditugun.










TXOKOLATEZKO TXURROAK

Gaurko hamaiketakoa bai ederra!





















 Arrabolarekin ogia ondo zapaldu behar da mehe- mehea geratu arte



Txokolate krema ondo zabaldu behar da.









Lucía tximeleta politak egiten ditu fondant orearekin. Gero bat jango du eta bestea bere arrebari emango dio.



  Aurkene, hori ez da mikrofono bat!!















 

FRUTA BROTXETA

- "Gaur matematikak egitea tokatzen zaigu"- esan diegu umeei eta fruta atera dugu. Seriaketak, sailkapenak, multzokatu, zenbatu... denetarik egingo dugu.




Baina matematikak soilik ez, guk jan nahi dugu!!!!




Oso ondo oredenatu dituzu, Lucía.







Zenbatu, zenbatu,...





Mmmmmm, seriaketa honetan zerbait arraroa ikusten dut... Bai! Erratu naiz!

























Hau bai dela fruta jateko modu polita.

BIZKOTXOA

Gaur bizkotxo bat egingo dugu gelan. Eneko Olmedok tramankulu bat ekarri digu eta, laberik ez daukagunez, horretan saiatuko gara.


Osagaiak prest. Glutenik gabeko irinarekin eta jogurtik gabe egingo dugu. Errezeta pixkat aldatuko dugu arrautza bat gehituz.



Gure gaurko makinistak arrautzak irabiatzen ditu aitanaren laguntzarekin.


Azukrea...



... irina....




...olioa...




... legamia....




Orea badago prest panifikadoran sartzeko.




Ontzia garbi- garbi utziko duzue!



Ordu bete pasa eta gero...... UUUUMMMMM, ZELAKO ITXURA ONA!











Mundiala egon da!!

 SOBERAKINEN PIRULETA edo IZOZKIA

Inharrek gaur errezeta erraz bat ekarri digu eta gelan ditugun soberakinekin egin daiteke. Berak IZOZKIA izena jarri dio eta, izoztuta ez dagoen arren, gu ez gara inor sortzailearen izena kalakan jartzeko. Bagoaz harira!



Arrozezko opiltxoetan txokolatezko krema ondo zabaldu dugu eta gero koloretako fideotxoak itsatsi dizkiogu. Egurrezko makiltxoa sartu eta.....




























TXATXAAAAN!!

2 iruzkin: