2022(e)ko martxoaren 24(a), osteguna

HH4B Superheroiak (4.atala)

 Gaurko "minimundoa" Spiderman-i dedikatu diogu. Eskuen eta hatzamarren trebetasuna praktikan jarriko dugu, ea nork harrapatzen duen armiarmarik gehien, sarean preso gelditu gabe!


Baina jolasteaz gain, lan egin dugu baita ere...


...zenbakiak eta hitzak...

...superheroien puzzleak osatu ditugu...

...pertsonai bakoitza bere izenarekin lotu dugu...

...eta kontzientzia fonologiko saioetan ikasten ari garena praktikan jarri dugu

... grafomotrizitatea...


...seriaketak...

...marrazketa gidatua...

...eta baita librea ere.

Eskulan politak egin ditugu:

 Batmanen ikurra estanpatu dugu...

...eta gure superheroi gustokoenaren brazaleteak ere egin ditugu...

...eta adituekin solasaldiak izan ditugu galderak argitu behar izan ditugunean

Indarrak hartzeko Batmanen oreo gailetak jan ditugu gaur.

Guzti horrez gain, igarkizunak...
...deskribapenak...

...eta jolasak egin ditugu



 Langileak gara ba!














2022(e)ko martxoaren 23(a), asteazkena

Argitxo eta bere lagunak!!

 Kaixo!!


Azken aste hauetan, Argitxo eta lagunen proiektuarekin ibili gara lanean. Gauza asko ikasi ditugu euskal mitologiari biruz: nor den Mari, non bizi diren lamiak, zein den Tartaloren jakirik gustukoena...

Hona hemen gure lana!










Argazki guztiak, hemen:




2022(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

HH4B "Superheroien proiektua" (3.atala)

 Gaur Hulk-en minimundo bat aurkitu dugu. Bertan, besteak beste, "potajeoan" aritzeko tresneria eta elementuak zeuden. Slime nahazkagarri-zoragarria egiteko osagaiak daudenez, berehala arituko gara. Bagoaz!



Gure makinista osagaiak tentu handiz gehitzen eta nahazten joan da:kola, ura, garbikaria, pintura fluoreszentea... besteok tutik esan gabe eta begirik kendu gabe prozedura jarraitzen dugu. Zer gertatuko ote da? Hulk-i bezala, erradiazioak eraldatuko gaitu? Gure kimikaria kontzentraturik dago...





Orea gogortzen den bitartean, arteari emango diogu pixkat eta gizon berdea eredu hartuko dugu gure modura marrazteko eta koloreztatzeko. Marrazki interesgarriak atera zaizkigu, bai horixe!



Hurrengo egunean konturatu gara esperimentua ez zaigula atera. Omarrek kontatu digu berak etxean egin zuela bikarbonato eta lentillen likidoarekin eta pixkat ekarri du guri erakusteko. Bigarrenez saiatu gara... baina ez zaigu atera ezer. Eskuak orean sartzeko gogoa euki dugu ba!!


Ez du inporta. Hirugarren egunean Hulk-en mahaian beste liskadun ore berde eta moreak aurkitu ditugu: gelatina dastatzeko eta jolasteko!!



Taldeka, lehelengo, dastatu ditugu. Mmmmm....

...eta segituan jolasten hasi gara!



Ikusi bideoa:

Beste bideo guztiak hemen:


 







2022(e)ko martxoaren 14(a), astelehena